miércoles, 21 de diciembre de 2011

Gabon!

Gabon!
Gaur egunak denetarako eman du: azkeneko entsegua patioan egin dugu eta oso  txukun eta polita gelditu da. Zorionez, uste nuena baino gehiago entzuten ziren musika tresnak, biolinak barne. Mikrofonoa erabili gabe nahiko ongi entzuten zen, beraz ea bihar mikroak hobesten duen ikasleek egindako lana. Bihar urduri egonen gara guztiok, dena ongi ateratzeko nahian.  Olentzerori agurra emateko eta azken eguna primeran bukatzeko lan handia egin dute guztiek.
Musika irakaslea naizen aldetik, ikasle eta talde guztiekin aritzen naiz astero -aurten 380 ikasle inguru pasatzen dira musika gelatik -. Askotan presaka nabil hauek guztiekin. Talde batekin bukatzen dudanean beste batekin hasi behar dut eta. Aurten ikasleak zoriontzeko egin behar den bezala ez dut astirik izan. Gabonak bereziak dira ikasleentzat, gehien bat txikientzat, horrexegatik blogaren bidez ikasle guztiei zoriondu nahi diet. ZORIONAK!!! Oso ongi pasa oporretan!!!!




Buenas noches:
Hoy hemos tenido tiempo para todo: hemos realizado el último ensayo en el patio y ha sonado muy bonito y muy bien. Por suerte, gracias a que hay un pequñe tejado, todos los instrumentos se podían oir bastante bien, incluidos los violines. Hoy no hemos utilizado el micro, y quedaba bastante bien. Mañana a ver si con el micro se puede mejorar. En los preparativos para despedir a Olentzero y para finalizar el último día de la mejor manera posible, todos y todas han trabajado mucho, deseando que todo salga bien. Mañana participaremos a tope  y veremos los resultados de tanto esfuerzo.
Soy profesora de música y durante la semana trabajo con todos los grupos de primaria y con alguno de infantil - este año, unos 380 alumnos semanales -. Eso supone no poder despedirme de todos, Así que por medio del blog os deseo UNAS FELICES FIESTAS! Espero que lo paseis muy bien en vacaciones!!

lunes, 19 de diciembre de 2011

Aspaldiko!

Gabon!
Gaurko eguna nahiko luzatu da. Orain bukatzeko eguneko aipagarriena zinzilikatzea besterik ez zait falta.
Eskolan Olentzerori agurra prestatzen ibili gara guztiok egun osoan zehar. Goizean musika gelan bertsoak eta Gabon kantak, arratsalde partean pasabideetan azken apaingarriak zinzilikatzen eman dute  Haur Hezkuntzakoek. Beste gelatan kriston lana egiten aritu dira: azken orduko birpasaketak, matematika eta plastika ia nahastua dena txukun gelditzeko eta bukatutzat emateko, egun hauek eromena baitira. Umeen aurpegiak hoberena: Olentzeroaren zain daude, sorpresa eta oporren zain. Ilusioz beteriko begiradak... Hementxe dituzue prestatuako bertsoak:

Bertso batzuek orain
ditzagun kantatu
zuek hasi zarete
eta guk jarraitu.
tristerik dagoena
dezagun alaitu
azpertzen garenean
isilduko gaiituk.
...

Atsedenaldi orduan entsegu orokorra egin dugu: batukadakoak, bibolin joleak eta txirulari joleak. Ideia egiteko bideoa igoko dut. Grabatutako soinua ez da oso ona - kutxa asko entzuten da, beste musika tresnen kalterako, grabatzen nengoenean presaka nenbilen gelara joateko ordua zelako eta gehiegi hurbildu naiz musika tresna honetara -. Espero dut zuen gustukoa izatea!

video
Buenas noches:
Hoy el día se ha alargado un poquito. Para terminar por hoy solo me queda colgar lo más destacable .
Seguimos con los preparativos para la bienvenida a Olentzero. En la clase de música hemos repasado unos versos y villancicos, y por los pasillos del cole estaban los de infantil colocando los últimos adornos y haciendo los últimos retoques. En las aulas se escuchaba el ruido de fin de curso: repaso de última hora de los villancicos mezclado con mate... En fín, el estres de los últimos días. Lo mejor de todo las caras de los niños: se están preparando para Olentzero, para vacaciones, para muchas sorpresas que les esperan en estos días...
Os dejo un vídeo del ensayo de hoy. Los músicos son los de la batucada, las de los violines y las flautas... El sonido no es muy bueno, se escucha mucho la caja, ya que al grabar yo estaba muy cerca, pero para que os hagais una idea...¡Espero que os guste!

martes, 13 de diciembre de 2011

Arratsalde on!

Arratsalde on!
Gaur egun osoa dantzan, abesten eta jotzen eman dugu. Aipagarriena Haur Hezkuntzako tailerretan  landutako entzunaldia: "The Syncopated Clock" L. Anderson. Erlojuen zarata ezberdinak irudikatzen dira entzunaldi alai eta dibertigarri honetan.

Orain dela bi urte, Auzperriko eskolan nengoenean hau ere landu nuen, eta plastika irakaslearekin hitz egin ondoren erloju handiak egin genituen umeek mozorratu ahal izateko - umeek egin zituzten, jakina -. Gurasoen aurrean dantzatu zuten eta guztiei asko gustatu zitzaien !!!

 Ea idei hau baliogarria egiten zaizue!!!



Buenas tardes:
Hoy hemos pasado el día bailando, tocando y cantando. Lo más relevante la audición y baile que hemos trabajado en los talleres de Educación Infantil. La obra se titula "El reloj sincopado", y es de L.Anderson. En esta obra divertida y alegre se representan los diferentes sonidos de un reloj.

Es una audición que trabajé también hace dos años en la escuela de Espinal. En esa ocasión y con ayuda del profesor de plástica, los alumnos realizaron unos grandes relojes con los cuales se disfrazaron he hicimos una pequeña coreografía. Bailaron delante de los padres y les encantó. Fue muy divertido.

Espero que esta idea os sea útil!



lunes, 12 de diciembre de 2011

Gabon!

Gaur eguna oso ongi hasi da, 3.A gelakoekin perkusioa, txirula eta kantak egin ditugu. Gustura aritu dira abesten eta jotzen.
Atsedenaldian Olentzeroari agurra emateko entsegu berri bat egin dugu . Txirulak eta biolinak musika gelan elkartu dira eta jotzen hasi dira. Zoragarria! Partiturak dagoeneko buruz ikasita, soilik patioan entsegua egitea gelditzen zaigu! Ikasleek kriston ahalegina egin dute, bi ahotsetan jotzea ez baita lan erraza. Urritik orain arte egindako lanaren emaitza entzuten ari gara orain. Oso pozik nago!
Eta lehengo mailakoekin abesten eta dantzatzen eman dugu hainbat saio!




Hoy el día ha empezado muy bien. Con los de 3º A hemos hecho percusión, hemos cantado y tocado la flauta. Han disfrutado mucho.
En el recreo hemos hecho otro ensayo para preparar la bienvenida a Olentzero. Los violines y las flautas se han reunido en el aula de música y han empezado a tocar. Sonaba muy bien!! Además ya tienen las partituras aprendidas de memoria, asi que, el miércoles a ensayar en el patio. El trabajo iniciado en octubre está dando sus resultados. Estoy muy contenta!
Y con los de primero hemos realizado alguna sesión de movimiento, de canto y de discriminación sonora.

sábado, 10 de diciembre de 2011

Hasierako pausoa

Dagoeneko blogga sortua da, orain elikatzeko beharra dago!
Musika bizirik dago eta bizitza ematen digu. Eskolan egunero entzuten dugu hainbat musika mota, eta askotan denbora hori oso motza egiten da: ikasleen proposamenak bideratzeko, musika berriei ezin tartea eman... Bide berri bat irekitzen da orain teknologia berri honekin. Ea elkar trukean gelako lanak hobetzen ditugun!

Hemen duzue lehenengo bideoa, zuen gustukoa izatea espero dut!!!