miércoles, 22 de agosto de 2012

TRAILER NAVAZONIA



Bideo hau Diego Aguirrek eta Patxi Uriz argazkilariak sortu dute.
Web orria ere oso interesgarria da : www.navazonia.com
Ea Ama Lurrarekin izan dugun arremana berreskuratzen eta berari esker dugun guzti hori - bizitza - mantentzen laguntzen gaituen bideo honek.

Vídeo documental realizado por Diego Aguirrey el fotógrafo Patxi Uriz.
Es interesante también su página web: www.navazonia.com
A ver si nos ayuda a volver a recuperar esa relación ancestral con la Madre Tierra y todo lo que gracias a ella tenemos: la vida.

miércoles, 4 de julio de 2012

Oporrak heldu dira!

Oporretan gaude!
Azkenean oporrak heldu dira. Douniak eskeinitako kontzertuari esker, ikasturte bukaerari amaiera ezin hobea eman diogu. Oso ongi pasa nuen egun horretan. Tristeena zuei agur esatea. Seigarren mailakoen malkoak nireak ziren ere, eta  urte bat soilik izan arren sentimendu asko izan dut egun horietan guztietan zehar. Mila esker guztiei, bihotzez.

Bideo batzuk zinzilikatu gabe gelditu dira, kontzertuaren egunean ezabatu nituen konturatu gabe. Asko sentitzen dut, kopia ez nuelako. Bloga irekita utziko dut, udan lanean jarraitzeko asmoa dudalako. Datorren ikasturtean beste eskola batean egonen naiz, zorionez lana ziurtatua dut. Nire lanpostua erabat ezberdina izanen da, musika irakaslea izanen naiz baina soilik 6 saio izango ditut musikan. Besteak ingurune, hj eta euskara saioak izango dira. Blogarekin jarraitu ahal izatea espero dut, baina ezberdina izanen da. Guztientzat besarkada handi bat eta udaz gozatu.


¡De vacaciones!
Por fin han llegado.  Termiamos el curso de la mejor manera, gracias al concierto que nos ofreció Dounia. Lo pasé muy bien ese día. Lo más triste es deciros adios. Las lágrimas de los de sexto, eran mías también, incluido un gran nudo en la garganta. Solamente ha sido un año, pero lleno de sentimientos y emociones. Muchas gracias por todo, a todos, de corazón.

Algunos vídeos se han quedado sin subir, ya que el día del concierto los borré sin querer, y no tenía guardada una copia. Una pena. Lo siento muchísimo. En verano tengo intención de colgar alguna cosilla en el blog, y de cara al próximo curso, deciros que, por suerte, tengo trabajo. Estaré de profe de música en otra escuela, aunque tendré pocas sesiones (6), las demás serán de conocimiento del medio y euskera. Será diferente. Tengo intención de seguir con el blog, pero será diferente.
Un abrazo a tos@s, y que disfruteis del verano.

sábado, 10 de marzo de 2012

"Katua", "Cat Duet"

Arratsalde on:

Egun hauetan jo eta ke ibili gara eskolan musika aritzen. Astelehenatik ostiralera kantak, entzunaldiak, dantzak...eta abar entzun dira eskolan haur hezkuntzatik lehen hezkuntzako bigarren mailara. Handiak txirula azterketa egiten ibili dira, eta orokorrean oso ongi egin dute - batzuk gehiago ikasi behar dute -.
Zuek - ikaselak, familiak... -  egin duguna pixka bat entzun ahal izateko bideoak zinzilikatzen saiatuko naiz. Batzuetan bideoak sortuko ditut entzun dugun musika adierazteko, eta beste batzuetan eginak daudenak igoko ditut. Informazioa gutxinaka agertuko da, bideoak irudien eta musiken bidez sortzeak denbora asko eskatzen duelako.

Haur hezkuntzako tailerretan "Kantiruri" lan metodoan oinarrituz, "Katua" kanta landu dugu. Umeei oso dibertigarria egin zaie. Hemen duzue musika honekin nik sortutako bideoa:

video




Gai honekin lotura zuzena du Rossinik idatzitako partitura "Cat duet". Orain zinzilikatuko dudan bideoan ikusiko duzue:

video




Hola buenas tardes:

Estos días hemos estado cantando, bailando, tocando instrumentos... sobretodo con los más peques, ya que los mayores tenían control de flauta...que en general lo han hecho muy bien - aunque siempre hay alguien que no estudia mucho... -. Hemos hecho varias canciones en los talleres de infantil y os subo en un vídeo una de ellas "Katua" del método de trabajo "Kantiruri". Con relación a esto el subido otro vídeo den el que podemos escuchar la obra de Rossini "Cat duet". Espero que lo disfruteis.

sábado, 11 de febrero de 2012

Zeharkako txirula: igo gabe gelditu dena

Gabon:
Bideo bat igo gabe gelditu da eta berriro atxikituko dut.

video

Se ha quedado uno de los vídeos sin subir. Lo subo de nuevo.

Eskolan musika eta jakintza orokorra bizirik. En la escuela la música y el saber vivos.

Arratsalde on.

Berandu nabil astean zehar egin dugunari buruz hitz egiteko, baina denbora pila bat behar izan dut bloga hobetzeko. Atal berri batzuk sartu ditut, espero dut zuen gustukoak izatea. Orain joan den astean egindako interesgarriena zinzilikatuko dut.

Eskolako ikasle askok musika eskoletara edo kontserbatorioetara joaten dira arratsaldeetan. Ikasle horietariko askok beraiek jotzen dituzten musika tresnak eskolara ekartzeko eskatu didate. Hasieran komenigarria ez zela pentsatzen nuen, eskolako programazioa aurrera eramateko zailagoa izango zela uste nuelako - talde bakoitzarekin 50 minutuko saioak ditut, oso gutxi da hori. Baina bloga sortu ondoren, egin zidaten eskaera hori derrigortzat jo nuen. Aukera paregabea zen eskolan lantzen ditugun edukiak barneratzeko eta ulertzeko. Zergatik ez? Bideo grabaketaren bidez, musika tresnak zuzenean ikusteko aukera paregabea nuen. Ba aurrera idei horrekin!!!

Orain grabatutako bideoak txertatuko ditut. Ikasleen babesarako ez ditut aurpegiak grabatuko, ez dira bideotan agertuko. Gelditzen zaidan lana musika tresna horiei buruzko informazio gehiago sartzea da, eta horrek denbora gehiago eskatuko dit. Bitartean espero dut grabatutako bideo horiek zuen gustokoak izango direla.

video
video
 


video


 Se me ha hecho tarde para contar lo más interesante o diferente que hicimos la semana pasada. He necesitado mucho tiempo para mejorar el blog. He incluido unas secciones nuevas que espero sean
de vuestro agrado.  Muchos alumnos/as del cole, me han insistido en traer los instrumentos que ellos tocan a la escuela. Siempre me he negado, porque creía que sería dificultuso terminar la programación. (Con cada grupo tengo 50 minutos de sesión semanales). Al crear el blog, me dí cuenta de que tendría opción de dejar información que en clase sería imposible mecionar por la falta de tiempo, y así tener más tiempo de música virtual. La idea de los niños era estupenda para poder ver los instrumentos en directo. Además el blog me permite crear información vía web adicional. Así que ¡Adelante!

Ahora introduciré los vídeos en los que aparecen tocando sus instrumentos. Por respeto a que el alumnado es menor de edad - aunque el cole dispone de permisos para realizar grabaciones - no aparecen las caras de los alumnos. El trabajo pendiente que me queda, es añadir información sobre los instrumentos musicales que ellos tocan... y eso me llevará un poquito de tiempo...
Espero que os gusten las grabaciones.

video




martes, 7 de febrero de 2012

Kanon / Canon

Canon / Kanona:
Joan den astean, 5.mailakoekin canon forma aztertu genuen. Lehenik eta behin adibide batzuk abestu genituen, eta gero txirulan aritu ziren horren esanahia errazago ulertzeko. Egun horretan grabatutako bideoa zinzilikatuko dut, zuek entzun ahal izateko.

    Canon/ Kanona: Forma musikala. Esanahi zehatza hauxe da: ahots batek bestea imitatzen du.


video


Canon:
La semana pasada trabajamo con los de quinto la forma musical conocida como "Canon". Primero y para comprender y sentir el concepto cantamos canciones que tiene esa forma y también tocaron una partitura con la flauta. Aquí os dejo un vídeo para que podais escucharlo.

Canon: significa la estricta imitación de una voz por parte de la otra.

HISTORIAN ZEHAR...

Kanon forma musikalak musika monodiko herrikoian hastapena du. "Summer" Kanon ingelesa XIII. mendean idatzi zen, eta da lehengoa kontserbatu dena. Ingalaterran ez ezik, Frantzian eta Italian ere hedatu zen forma hau: Chasse eta Caccia izenak harturik. Musikarien artean hauek dira forma hau erabili dutenak: Bach, Haydn, Mozart, Pachelbell.

video


A LO LARGO DE LA HISTORIA:
La forma musical Canon tiene su origen en la música monódica popular. El primer canon que se conserva data del siglo XIII, es ingles y se titula "Summer". Además de en Inglaterra la forma canon se desarrolló y se extendió por otros países como Francia o Italia, donde toman los nombres de Chasse y Caccia respectivamente. Entre los músicos má representativos que utilizan esta forma de composición destacan: Bach, Haydn, Mozart, Pachelbel.

  





domingo, 29 de enero de 2012

Hamachidori / Japon

Ongaku:
Japoniarrek musika esateko "Ongaku" diote. Joan den ostegunean eskolako haur hezkuntzakoak kontzetura joan ziren. Horretarako kanta bat ikasi zuten, eta hainbat ariketa eta jarduera ezberdina egin zuten gelan. Kontzertu hau Eskola Kontzertuak zikloaren barruan eskeini ziguten. Eskola kontzertu hauek umeei kontzertu zuzenean ikusteko aukera ematen die urtero. Oso interesgarria eta baliogarria dira ekintza motako hauek musika gelarako, musika tresnak, musikariak, eszenatokia... zuzenean ikusteko aukera paregabea dugulako. Umeak primeran pasa zuten, eta Japonera bidaiatu ziren, batzuk ametsetan... Txirula, arpa eta "taiku"a - danborra - izan ziren nagusi. Orain bi bideo zinzilikatuko ditut umeek ikasitako kanta hori zuek entzun ahal izateko. Bideoak ez dira kontzertukoak, jakina! Espero dut zuen gustukoak izatea!

video

Ongaku:
En japones música se dice Ongaku. El jueves pasado los alumnos de infantil asistieron a un concierto en el que escucharon música relacionada con este pais. El concierto está dentro de Los Conciertos Escolares, que tenemos ocasión de ver y escuchar todos los años. Es una oportunidad estupenda para ver a músicos, instruementos, cantantes en directo. Os dejo un par de vídeos con la canción que los niños aprendieron para el concierto. Se escuha en uno la flauta y en otro la letra y voz. Los instrumentos principales de ese concierto fueron: la flauta travesera, el arpa y el "taiku" - tambor-.
Los vídeos no son del día del concierto, no sería legal. La letra es de Ana Hernández.



video





martes, 24 de enero de 2012

Gorputza dantzan!

Egun osoa dantzatzen ibili gara musika gelan.
Goizean haur hezkuntzako tailerrak izan ditugu. Ordu hauetan orain arte landutako kantak birpasatu ditugu, "Dulun dulun joale" dantza egin dugu, beste bi kanta berri hasi gara lantzen...goiz osoa mugimenduan. Gero 1. mailakoekin "Txinatar dantza" egin dugu, Tchaikovskyrena. Asko gustatu zaie, ea grabatzerik dugun zuek ikusi ahal izateko.
Arratsaldean "Pentagrama enea" ipuina landu dugu, eta pentagraman bizi diren biztanle batzuk ezagutu ditugu: Solen ikurra, Solferino Alkatea, Mikel Minali..."Izan nahi nuke alkate, pentagramkoa, Sol izena dut eta bizi naiz bigarren pisuan ai ai ai......" Eta bukatzeko 3. mailakoekin beste jardueren artean"San Petrike" dantza egin dugu. Ze egun polita!!

video

¡A mover el esqueleto!
Hoy hemos pasado todo el día bailando. En los talleres de infantil además de recordar canciones ya trabajadas anteriormente hemos empezado con alguna nueva y han bailado. En primero le tocaba el turno a "La danza china" del ballet "El Cascanueces", a quien puso música el compositor P.I. TChaikovsky. Por la tarde con los de segundo hemos conocido a algunos de los personajes del "Pentagrama": Solferino alkatea, Solen ikurra, Mikel Milani....y para terminar con los de tercero, entre otras actividades hemos bailado "San Petrike". ¡Ha sido un día muy bonito!

Etta James

Etta James:
Larunbata honetan Estatu Batuetan Etta James abeslaria hil zen. 
Abeslari hau musika estilo ezberdinetan murgildu zen, esate baterako: rock and roll, R&B, jazz, gospel, soul. Orain bideo pare bat zinzilikatu nahi dut, zuek entzun ahal izateko.

Joan den ostiralean ikasle batek bere tristura adierazi zuen gelan. Zergatiak ez ziren beharrezkoak, soilik lagun batzuk ondoan izatea behar zuen ikasle honek. Pertsona guztiek sentimenduak ditugu, askotan triste gaude, beste askotan alai.. Batzuetan tristura konpartitzea zaila da. Lagunen artean errazagoa da. Nire ustez musika ere bide ona da hobeto sentitzeko. Ea ba gustuko dituzuen bideoak.

video

video


Etta James:
Este fin de semana ha fallecido en Estados Unidos Etta James. Cantante que se expresó en diferentes estilos musicales como pueden ser: el gospel, el jazz, el blues, el R&B.. Os dejo un par de vídeos para que disfruteis.

El anterior viernes un alumno en la hora de música se sentía triste, y necesitaba un amigo o varios/as con los que estar. Sin ser necesario saber el por qué de su tristeza, me dí cuenta de lo difícil que es para todos nosotros, incluidos los alumnos - quienes no son máquinas - el día a día, sobretodo si hay penas de por medio.Todo se mejora con las amistades cercanas... y por mi parte con buena música, asi que espero que disfruteis.

viernes, 13 de enero de 2012

Lortu dut!
Azkenean posible da esteka jarraitzea. Lan hori 4. mailakoentzat baliogarria izango zaie, hobesten eta betetzen duelako gelan landutako fitxak. Esteka horretan Leonard Bernsteinen biografia, ezkututako estekak, bideoak, eta abar ikus ditzakezue. Kostatzen ari zait teknologia berri hauetan trebatzea, baina gutxinaka gutxinaka lortuko dut. Espero dut zure gustukoa izatea!!

¡Lo he conseguido!
¡Es posible seguir el enlace!. Soy nueva en esto de los blogs y los glogs, pero poco a poco, lo voy consiguiendo. El material del enlace del post anterior está especialmente hecho para los de cuarto de primaria, ya que lo trabajamos de una manera más sencilla en clase. Es un material suplementario y con el que busco el objetivo de ver, vivir y sentir la música. Si seguís el enlace os llevará a un glogster en el que se ven vídeos y se puede leer la siguiente información:
Biografía de Leonard Bernstein (hay enlaces encubiertos...), bideos del musical West side Story y más cositas. ¡Espero que os guste!

glogster.edu: America L. Bernstein

Beste saiakera bat, ea orain sartzeko duzuen. Bestela berriro zuzentzen saiatuko naiz.
http://carmaneru.edu.glogster.com/america-bernstein/
Ongi pasa asteburuan eta asko ikasiiii

Otra intentona. Si no permite entrar, buscaré otras opciones.
http://carmaneru.edu.glogster.com/america-bernstein/
Pasar bien el fin de semana y estudiar muuuuuuuchooooo

jueves, 12 de enero de 2012

Anka sartu dut!!
Sentitzen dut. Ez dit uzten sartzen eta ezin duzue egin dudana ikusi. Eskolakoei gelan erakutsiko dizuet.
Espero dut konpontzea.
Aiooo

He metido la pata!
Lo siento. No se puede ver lo que he hecho. Teneis que pertenecer al gloster para poder verlo. Así que lo veremos directamente en clase y a ver si lo soluciono.
Hasta mañana!!!!!
West side story...
Gaur 4. mailan West side Story filmaren "America" musika pasartea ikusi dugu. Leonard Berstein musikagilearen biografia ere landu dugu. Horrekin lotura hainbat musikatresna ere landu dugu. Enlace honetan espero dut ikusi ahal izatea. http://carmaneru.edu.glogster.com/america-l-bernstein/ Ea gustukoa duzuen.

West side story
Hoy con los de cuarto curso hemos trabajado el compositor Leonard Bernstein y un fragmento del musical West side Story, America. He creado un glogster en la siguiente dirección: http://carmaneru.edu.glogster.com/america-l-bernstein/ a ver si podeis entrar, ya que es la primera vez que hago una cosa de estas. Podreís ver los vídeos que hemos trabajado y algún otro más sobre los instrumentos musicales que hemos visto en clase. Espero que os guste.

a

martes, 10 de enero de 2012

Dagoeneko lanean!!!!!!

Gabon guztioi:

Urte berri on! Opor politak izan ditut aurten. Egun hauetan lagunekin eta familiakoekin elkartu naiz eta primeran egon gara. Gabonak bukatu dira eta eskolan berriro elkartu gara guztiak. Umeak oso pozik ziren eta atzo eta gaur "Urte berri on" hamaika aldiz entzun dut, beraiek irribarra ahoan eta ni poz pozik hori entzutean. Klaseak oso ongi joan dira: lehengo mailakoekin Mirlitoien dantza - Tchaikovsky, "Intxaur kraskagailua" - lantzen ibili gara. Haur Hezkuntzako tailerretan abesti eta entzunaldi dibertigarriak abestu, entzun eta dantzatu egin ditugu. Bigarren mailakoekin hainbat musika tresna entzun eta jo dute. Hirugarren mailakoekin Egiptiar moduan aritu dira dantzatzen, txirula jo dute...Ez gara geldirik egon egun osoan zehar. Oso pozik eta gogotsu ziren umeak. Hainbat bideo zinzilikatuko ditut landutakoa zuek ikusi ahal izateko. Espero dut zuen gustukoa izatea! Laster arte!

Mirlitoien Dantza - Tchaikovsky - Danza de los mirlitones. Tchaikovsky



¡Feliz Año Nuevo!
Este año han sido unas vacaciones muy bonitas. Me he reunido con mi familia y mis amigos y hemos pasado momentos muy bonitos. De vuelta al cole he recibido la felicitación de Año Nuevo de parte de mis alumnos, sonrientes, felices.. y la verdad que me ha hecho sentir muy bien. Las clases han ido muy bien y hemos trabajado diferentes cosas. En los talleres de infantil hemos escuchado, cantado y bailado canciones y audiciones divertidas. Con los de primero hemos trabajado la danza de los Mrilitones, de Tchaikovsky. Con los de segundo hemos escuchado un instrumento de cuerda pulsada: el arpa, hemos tocado instrumentos y  cantado canciones. Y los de tercero han bailado como auténticos egipcios. He colgado algunos de los vídeos para que podais verlos. Espero que os gusten. Hasta pronto.

"Elurra mara mara", Haur hezkuntzan. "Elurra mara mara" Educación infantil.