lunes, 19 de diciembre de 2011

Aspaldiko!

Gabon!
Gaurko eguna nahiko luzatu da. Orain bukatzeko eguneko aipagarriena zinzilikatzea besterik ez zait falta.
Eskolan Olentzerori agurra prestatzen ibili gara guztiok egun osoan zehar. Goizean musika gelan bertsoak eta Gabon kantak, arratsalde partean pasabideetan azken apaingarriak zinzilikatzen eman dute  Haur Hezkuntzakoek. Beste gelatan kriston lana egiten aritu dira: azken orduko birpasaketak, matematika eta plastika ia nahastua dena txukun gelditzeko eta bukatutzat emateko, egun hauek eromena baitira. Umeen aurpegiak hoberena: Olentzeroaren zain daude, sorpresa eta oporren zain. Ilusioz beteriko begiradak... Hementxe dituzue prestatuako bertsoak:

Bertso batzuek orain
ditzagun kantatu
zuek hasi zarete
eta guk jarraitu.
tristerik dagoena
dezagun alaitu
azpertzen garenean
isilduko gaiituk.
...

Atsedenaldi orduan entsegu orokorra egin dugu: batukadakoak, bibolin joleak eta txirulari joleak. Ideia egiteko bideoa igoko dut. Grabatutako soinua ez da oso ona - kutxa asko entzuten da, beste musika tresnen kalterako, grabatzen nengoenean presaka nenbilen gelara joateko ordua zelako eta gehiegi hurbildu naiz musika tresna honetara -. Espero dut zuen gustukoa izatea!

video
Buenas noches:
Hoy el día se ha alargado un poquito. Para terminar por hoy solo me queda colgar lo más destacable .
Seguimos con los preparativos para la bienvenida a Olentzero. En la clase de música hemos repasado unos versos y villancicos, y por los pasillos del cole estaban los de infantil colocando los últimos adornos y haciendo los últimos retoques. En las aulas se escuchaba el ruido de fin de curso: repaso de última hora de los villancicos mezclado con mate... En fín, el estres de los últimos días. Lo mejor de todo las caras de los niños: se están preparando para Olentzero, para vacaciones, para muchas sorpresas que les esperan en estos días...
Os dejo un vídeo del ensayo de hoy. Los músicos son los de la batucada, las de los violines y las flautas... El sonido no es muy bueno, se escucha mucho la caja, ya que al grabar yo estaba muy cerca, pero para que os hagais una idea...¡Espero que os guste!

No hay comentarios:

Publicar un comentario